Saio bat enkargatuz
Saio bat enkargatu ahal izateko, behean dagoen fitxa bete ezazu, mesedez. Bete aurretik, agian lagungarria suertatuko zaizu fitxaren gainean dagoen informazioa.
- Adinak: Saioak ume, gazte edo helduentzat izan daitezke.
- Lekua: Ipuin kontaketa saioek leku eta egoera lasaiak behar dituzte entzulearen arretarentzako lagungarriak direnak, horregatik liburutegi edo ikasgeletan antolatzen dira normalean. Horrek ez du esan nahi hortik kanpo egiterik ez dagoenik, izan ere, batzuetan jatetxeetan, elkarteetan, ospitaletan, museoetan, igerilekuetan, kiroldegietan, elizetan, parkeetan, edo mendi-ibilaldietan ere kontatzen dut eta … Hala ere, kontatu ahal izateko baldintzak asko zaindu behar dira, ipuinaren haria oso hauskorra delako, eta behin moztuz gero kostata hartzen delako berriz.
- Entzule kopurua: Normalean 50 lagunetik beherako taldeentzat kontatzen dut. Hala ere, talde handiagoa baduzue, bi gauza egin genitzake: luze baten prezioan 30 minutuko bi saio labur egin (horrela talde handia bitan erdibituko genuke), edo bestela saio bakarra mikrofonoarekin. Hori bai, mikrofonoa zuek jarri beharko zenukete.
- Gaia: Saioak gai jakin baten ingurukoak edo gai jakinik gabeak izan daitezke. Saio monografikoa egin nahi izanez gero, begiratu errepertorioen atalean. Beste zerbait beharko bazenute, esan eta prestatu egingo nuke.
- Saioen iraupena eta kopurua : Saio osoa 50 minutukoa izaten da, gutxi gora behera. Hala ere, 30 minutuko bi saio ere egin daitezke prezio berean. Egun, aste, hilabete edo urte berean bat baino gehiago enkargatuz gero, deskontu handia izango luke prezioak.
SAIOA ENKARGATZEKO FITXA:
[contact-form-7 id=”454″ title=”Saio bat eskatzeko”]