Beste iradokizun batzuk
– Ipuinak eta Literatur Lehiaketak
– Ipuinak eta Sentsibilizazio Kanpainak
– Ipuinak Irratian eta Telebistan
– Ipuin Pertsonalizatu bat oparitu!
1) Ipuinak eta Musika: Kontaketa saioak zuzeneko musikaz lagunduta ere egin izan ditut, bai abesbatza eta piano batek lagunduta (2007an Beasainen, Asmube emakume elkartekoarekin), bai txalapartaz (2008an Irungo Dunboan), bai gitarraz (2012an, Arrasateko Sorgin Gauean) … Zure herriko abesbatza, musika orkestra, banda, talde edota musikariren batek lagunduta kontatzerik nahiko bazenu, ni prest egongo nintzateke.
2) Ipuinak eta Terapia: … ipuinak ere sekulako sendabide ederra direlako! Donostiako Ospitalean Gabonak aldean askotan ibilitakoa naiz ingresatuta dauden umeei ipuin kontari, Gipuzkoako Liburu-dendarien Gremioak antolatuta. 2013an Tratu txarrak jasotako emakume talde batekin ( Albizturko Osanatur etxean terapian egindakoa) ere jardun dut, aski gustura, eta errepikatzeko gogoarekin geldituz. Tratamenduren batean dauden ume edo helduentzat kontatzerik nahiko bazenu, deitu lasai!
3) Ipuinak eta Natura: 2013an, Bide Berdeen egunaren ospakizunean, Zumalakarregi museoak antolatuta, Mutilotik Ormaiztegirako ibilbidea egin genuen entzuleok eta nik oinez, geldialdietan ipuinak kontatuz. Urte berean, Eskoriatzako Aitzorrotz mendian, eta Mendian gora jaialdiaren barruan, berataraino oinez igo ziren familiei saioa eskaini nien. Ospakizunen baten barruan edo bestela, herriko eremu naturalen batean, aterpetxean, bordaren batean, edo parkean saiorik egin nahi izatera, deitu eta antolatuko dugu.
4) Ipuinak eta Etorkinak 2010 urtean Irun eta Hondarribiko EPAk antolatuta, gaztelera ikasten ari zen etorkin talde batekin oso lan berezia egin nuen ipuinen inguruan. Hasteko, ikasle bakoitzak bere herriko herri ipuin bat bilatu eta bere ama-hizkuntzan idatzi behar izan zuen. Ondoren, gaztelerara itzuli. Eta azkenik, bere ama-hizkuntzan baina nire itzulpenarekin kontatzeko bezala prestatu. Zenbait astetan jardun nuen Aljeria, Sahara, Etiopia eta Tailandiatik etorritako ikasle hauekin lanean, maiatzaren bukaeran Hondarribiko Liburutegian saio bat eskainiz. Saioan nor bere herriko jantzia zeraman, eta bukaeran, opari gisa, entzuleen izenak norberaren ama-hizkuntzan idatzi zituzten. Zoragarria eta aberasgarria, benetan! Antzeko egitasmoren bat burutu nahi izanez gero, deitu!
5) Ipuinak eta Sorgin gauak: Arrasaten 2006 eta 2012an antolatutako bi Sorgin Gautan parte hartutakoa naiz. Biak parkeetan egin ziren. 2006koa, Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, gaztetxo talde batentzat eta parke batean. 2012koan, Arrasateko Berdintasun Sailak antolatuta, emakume talde batek egin genuen lan elkarrekin, parke batean zegoen eszenatoki handian. Batukada, musikariak, abeslariak, akrobatak eta ipuin kontalaria. Denak emakumezkoak. San Juan Gauaren xarma! Sorginen ipuinak, mitologiatik hartutakoak eta generoaren gaia lantzeko eta kontatzeko une egokiagorik ez baitago … Sorgin Gaua antolatzen ari bazarete, kontatu nirekin!
6) Ipuinak eta Biltzarrak: 2004ko Gernika Gogoratuz-en ere ipuinak kontatu nituen. 2005en, Urdazubin egin zen Nafar Emakume Laborarien Biltzarrean. Urdazubiko elizan eta 500 emakumeren aurrean. 2006an, Gasteizen, AVAL elkarteak antolatuta, 100 alargunen aurrean, Alargunaren egunean. 2012an Arrasaten egin ziren TOKIKOM jardunaldietan ere bai, biltzarrari modu goxo eta barregarri batez bukaera eman nahian. Antolatzen ari zareten biltzar, jardunaldi edo bileran ipuinei tokitxo bat egin nahi izanez gero, deitu!
7) Ipuinak eta Literatur Lehiaketak: 2005ean, Zizurkilen Teodoro Hernandorena ume eta gazteentzako Literatur Lehiaketan irabazle suertatutako ipuinak kontatu nituen sari-banaketa ekitalditxoan. 2011 eta 2012an, Donostiako Cristina Enea Fundazioak ume eta gazteentzako antolatutako Haixe Adina/ La edad del Pavo literatur lehiaketan epai-mahaikide eta sari-banaketan animatzailea ere izan nintzen. Hainbat urtetan, Galtzagorri Elkarteak antolatutako Idazle Gaztea eta Liburu Gaztea lehiaketetako sari-banaketa ekitaldietan ere aurkezle ibilitakoa naiz. Literatur Lehiaketarik antolatu nahi? Hemen duzue kontalari, epai-mahaikide, aurkezle edo animatzaile bat!
8) Ipuinak eta Sentsibilizazio Kanpainak: 2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan Euskadiko CONG elkarteak Donostiako Gipuzkoa Plazan eta Bulebarrean antolatutako Mundu zabala, errealitate anitz sentsibilizazio kanpainetan, non hainbat ONGDk bere egitasmoen berri ematen zuten eta ume zein helduentzako ekintza anitzak zeuden, ipuin kontalari eta esatari ibilitakoa naiz. 2012an, Laudion bizi den Boni Ofogo kontalari kamerundarrak eta biok, euskaraz, yambasseraz eta gazteleraz kontatu genuen. Saio honen inguruko informazio gehiago Maite Franko Boni Ofogorekin atalean. 2011 eta 2012an berriz, Zarauzko Musika Plazan, Pobrezi Zero plataformak Pobreziaren kontrako egunean antolatutako sentsibilizazio jardunaldian ere kontari jardun nuen. ONGren batean lanean ari bazara eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatzen bazabiltza, hemen duzu esatari eta kontalari bat!
9) Ipuinak eta Ospakizunak Ospakizunak ere aukera polita izan daitezke ipuinak kontatzeko, beti ere kontatzeko baldintzak zaintzen badira, publikoaren arreta bermatu ahal izateko. Hainbat afari, bazkari, festa eta urtebetetzetan ibilitakoa naiz, ume zein helduentzako saio laburragoak eta ludikoagoak eskainiz. (Nire ezkontzan bertan ere ipuinak ez ziren falta!) Zure ospakizunean ere ipuinei lekutxo bat egin nahi izanez gero, deitu!
10) Ipuinak Irratian eta Telebistan: Hainbat irratitan egindako elkarrizketetan ipuin kontari ibili naiz (ikusi Maite Franko Medioetan). Zuen irrati edo telebistan agertzerik nahi? Deitu, deitu lasai!
11) Ipuin Pertsonalizatu bat oparitu! Zure senarra, nobio, maitale, ama, aita, amona, aitona, izeba, semea, alabari … ipuin pertsonalizatu bat oparitu nahi izatera, sartu www.ttiklik.com webgunean oparipuinen atalean eta eskaera egin. Debaldekoak dira. Aprobetxatu! Ziur asko luze joko dizu, eskaera asko ditugulako, baina presarik ez baduzu …
[:]