Antzerkigintzan eta telebistan
- Antzerkigintzan:
Aktore eskolak batez ere Errenteriako TAEn jaso zituen -2000-2003-. Talde amateurretan hasieran (Irungo Katamitus -1988-91- eta Xalakabula -1992-93.)
eta profesionaletan gero :
- Irungo BAI -1991-92., Basajaunen oparia antzezlanarekin, Bixu, mutiko protagonistaren papera eginez eta hiru hizkuntzetan antzeztuz-.
- Eta Legorretako Dar-dar produkzioak-2003 urteaz geroztik. Bertan bai aktore protagonista baita dramaturgo gisa ibili ere. Aktore lanetan Pinotxo eta Egizu lo, Tartalo lanetan ibili zen, eta testuen egile gisa Egizu Lo, Tartalo eta Andersen, ahatetxo itsusia izeneko funtzioetan.
- Ikus-entzunezkoetan:
Ikus-entzunezkoetan aipagarriena 2001-02 urteetan Goenkalen telesailean egin zuen Gemma Medina emagalduaren papera da. Horrez gain, hainbat episodiko egin ditu han-hemenka, baita laburmetraiaren batean lan txikiak ere.
[:]