Labur-labur:

Nor da Maite Franko?

Maite Franko (Irun-Hondarribia, 1971), txipiroi-arrantzale  eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu.

SAM_0553

2004 urteaz geroztik, ipuin-kontalaritzaren ozeano barean dabil, ordutik hona (2013ko udara) 1.700 saio inguru eskainiz. Bertan, ahoz aho ibilitako ipuinak, argitaratu berriak zein egileak berak sortutakoak jolas, asmakizun eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio,”mezu positiboak” eta kresala ugari daramatzatelarik.

Bestaldetik, ipuinak aitzaki, 2010 urtean Berdinola eta Babesola hezkuntza programak sortu eta egun haiekin ari da lanean. Eta tartetxoren bat duenean, Oparipuinak edo oparitarako ipuin pertsonalizatuak idatzi ere egiten ditu, www.ttiklik.com guraso eta hezitzaileentzako webgunean.

[:]

Comments are closed.