Txipiroi-arrantzale eta lamia baten alaba
Pantailak itzali eta hitzen argiaz irudimena piztuz
Kuku, kuxkuxero hori! Nire webgunearen atarian zaude. Zapatak erantzi eta sukalderaino sartu!
Kaixo!, Maite Franko naiz
...eta istorioak hazi egiten zaizkit!!
Nire lanbidearengatik ote den susmatzen hasita nago, izan ere nola edo hala bizitza guztia ipuinetik bizitzen daramat. Azkenaldi honetan konturatu naiz ipuinak hitzezko izaki bizidunak direla eta norbaitek entzuten dituen aldiro itxuraz aldatu edota hazi ere egiten zaizkidala. Lehengoan bati bizarra atera zitzaion; beste bati berriz, menopasusia etorri; ipuin zaharrena katuka dabil ordea… Ai, ama. Kronikoa ote?
HAMAIKA NARRATOLOGIA EGON ARREN...
...ahozko narrazioak sortzaileena izaten jarraitzen du.
Eskolak, Liburutegiak, Kultur Etxeak, …ia edozein leku izan daiteke ipuinetarako aproposa, kontu txikiak entzun eta elkarri kontatzeko; elkar topatu, elkar harritu eta elkarrekin gozatzeko … nola eta eta garai batean gizaki bihurtu gintuen hura baino erabiltzen ez dugularik: HITZA.
- Haur, gazte edo helduentzako saioak: ahozko narrazioa, ipuinak, umorea eta abestitxoak uztartuz.
- Umoretik abiatutako saioak dira, nahiz eta bertan emozio eta genero desberdinak zeharkatuko ditugun.
- Euskaraz edo gazteleraz izan daitezke, gai jakin bati lotuta zein modu librean. Sarritan ahozko narrazio batez gozatze hutsa nahiko helburu garrantzitsua da.
- OHARRA: ipuinek albo ondorioak izan ditzakete, hala nola, barre egitean kuleroak busti, izutzearekin batera gozatu, ondokoa maitatzeko gogoa piztu, enpatia, katarsia, ongizatea eragin... Ezkututa dauden zaletasunak eta emozioak azaleratu arazi ere bai, hainbat kasutan. Beraz, umeengandik hurbil utzi eta lasai erabili, nahi adina aldiz; izan ere, ez dute iraungitzen.
- 2010etik Hezkuntza programak garatzen ditut, hala nola Berdinola I, Berdinola II eta Babesola. Berdintasuna eta kulturartekotasuna lantzeko sortuak dira.
- 2008tik, tailerrak eskaintzen ditut, kontalaritza eta sormena ardatz hartuta.
- (Ene, bada! Bai gauza serioa ipuinetik bizitzea..., pfff....)
- 2012tik oparipuinak edo ipuin pertsonalizatuak idazten ditut. interesik baduzu, bilatu webgunean honen inguruko informazioa.
Pedagogia eta ahozko narratiba
Hezkuntza eta ipuinak eskutik helduta
Ipuin batek ez du zertan ikasgai edo moraleja delakorik eduki. Istorio (onei) hamaika mezu darizkie beti, gizaki hobeak izaten laguntzen digutenak. Sarritan gure burua islatuta ikusten dugu bertan, gure akatsez barre egiten irakasten digute, baita gure arrakastak ospatzen ere. Neurri berean, guztion barruan elkarren etsai diruditenak bizi direla ikustarazten digute: nahia, beldurra, maitasuna, gorrotoa, itxaropena, etsipena… ; denak ezagutzen eta baita denekin elkarbizitzen ere.