Aktore esatari eta bikoizle
Interpretazioa kontalaritzaren gatza delako
Antzerkigintzan
Oholtzan kontatutakoak
Aktore eskolak batez ere Errenteriako TAEn jaso zituen
2000-2003
Talde amateurretan hasieran
Irungo Katamitus 1988-91 eta Xalakabula 1992-93
Basajaunen oparia antzezlanarekin, Bixu, mutiko protagonistaren papera eginez eta hiru hizkuntzetan antzeztuz
Irungo BAI 1991-92
Aktore protagonista baita dramaturgo gisa ibili ere. Aktore lanetan Pinotxo eta Egizu lo, Tartalo lanetan ibili zen, eta testuen egile gisa Egizu Lo, Tartalo eta Andersen, ahatetxo itsusia izeneko funtzioetan.
Legorretako Dar-dar produkzioak 2003 urteaz geroztik
Ikus-entzunezkoetan
EITBko telesail ospetsuenetan
Goenkalen telesailean egin zuen Gemma Medina emagalduaren papera da.
2001-2002
Goazen telesailean Lourdes Etxeberria gizarte langilea izan da.
2020
Irratian
Euskadi Irratiko Argi ibili irratsaioan kolaboratzaile
Kaleak oraindik ere jarri gabeak direla, eta pijama erantzi gabe, Argi ibili irratsaioan hogei eta piku minutuz (zuk gosaldu eta zure burua prestatzen duzun bitartean) ipuinak, istorioak eta pasadizoak kontatzen ditut hiru astetik behin. Egun bakoitzari dagokion ipuina beti kolaborazioaren bukaeran dator. Hemen, bost kolaborazio oso adibide gisa.
2024tik
Entzun Orain:
Argi Ibili — Gari Udabe esatariak egin zidan elkarrizketa. Bukaeran, Zazpi antxumeak ipuinaren betiko bertsioak baina ...uste gabeko bukaerarekin!
Argi Ibili — Txanogorritxo ipuin txit ezagunaren bertsio zahar eta harrigarriak.
Argi Ibili — Maitagarriak, haien rolak, zintzoak eta gaiztoak, gure bertsioa-edo diren lamiak barne. Bukaeran, ipuina.
Argi Ibili — Euskararen eguna, aitak irakatsi nahi izan ez zigun hizkuntza nola ikasi nuen azaltzen duen pasadizo umoretsua barne. Bukaeran, ipuin... oso berezia.
Argi Ibili — Gabonak, neguko solstizioa ospatzeko gure ohitura zaharrak. Bukaeran, oparipuin gisa idatzi nuen ipuina.
Bikoizketa eta Lokuzioak
Ahotsak gorpuztutako istorio eta pertsonaiak
Donostiako Irusoin produktoran lanean ibili zen, bertan egindako lanik garrantzitsuena Rantaro marrazki bizidunetako Shinbei mutikoaren papera izaki.
2003-2010
Aldi berean, Lasarteko Digitalak enpresarekin bideorako bakarkako hainbat lokuzio egin zituen. Azkeneko lanak (2013) Everest argitaletxearentzat grabatutako ipuinak
2003-2013
- Betiko ipuinak ele bitan bildumaren barruan, 4 ipuin: Ahatetxo itsusia, Txano Gorritxo, Sirenatxoa eta Hiru Txerrikumeak.
- Eta Lisa Proiektuari dagozkion beste 12 ipuin labur eta hainbat lokuzio, interneten entzungai egon zirenak.